Creative Commons License Deed

Free Software Foundation-en GNU General Public License baimena.

GNU General Public License Software Libreko baimena da. Software Libreko baimen guztiek bezala, askatasun hauek ematen ditu:

  1. Programa exekutatzeko askatasuna, zernahi xedetan erabiltzeko.
  2. Programaren funtzionamendua aztertzeko askatasuna eta zure beharretarako egokitzekoa.
  3. Kopiak birbanatzeko askatasuna, lagun hurkoari laguntzeko.
  4. Programa hobetu eta jendaurrean adierazteko askatasuna, komunitate osoaren mesedetan.

Hemen zehaztutako eskubideak erabil ditzakezu, baimen honetan adierazten diren baldintzak betetzen badituzu. Baldintza nagusiak dira:

  • Banatzen duzun kopia bakoitzean, era nabarmen eta egokian adierazi behar dituzu egile eskubideak nahiz erantzukizun ukatzeak, oso-osorik utzita baimen honi buruz eta berme ezari buruz emandako ohar guztiak; eta programarekin batera, GNU General Public License baimenaren kopia osoa eman behar duzu. GNU General Public License baimenaren itzulpen guztiekin batera GNU General Public License baimena eman behar duzu.
  • Programaren zure kopia, edo haren zatiren bat, aldatzen baduzu, edo hartan oinarritutako beste programa bat garatzen baduzu, emaitza bana dezakezu GNU General Public License baimenaren mende. GNU General Public License baimenaren itzulpen guztiekin batera GNU General Public License baimena eman behar duzu.
  • Programa kopiatzen edo banatzen baduzu, makinek irakurtzeko moduko iturri kodearekin batera eman behar duzu edota eskaintza idatzi batekin batera, gutxienik hiru urteko indarraldirako, iturri kode hori osorik eskaintzeko hitza emanez.

Baldintza hauetakoren bat ezarri gabe utz daiteke, egile eskubideen jabeak hartarako baimena emanez gero.

Oharra
Oharra

Laburpen hau ez da baimen osoa. Erreferentzia erabilgarri bat besterik ez da, Legezko Testua (baimen osoa) ulertzen laguntzeko, hau da, haren gako-hitzak gizakiok ulertzeko eran adierazten ditu. Azpian dagoen Legezko Testuaren idazkera lagungarria da. Laburpen honek, berez, ez du lege-baliorik, eta bere edukia ez da benetako baimenean ageri.

Creative Commons ez da legelari bulego bat eta ez du lege-zerbitzurik eskaintzen. Laburpen hau banatzeak, erakusteak edo bertarako lotura egiteak ez du inolaz ere legelari/bezero harremanik sortzen.

Aurrekoak ez die eragiten erabilera zilegien eskubideei edo legez aitortutako beste mugakizunei.

Laburpen hau Lege Kodearen (GNUren Baimen Publiko Orokor osoa) aldaera ulergarria da. Baita ere, portugesez itzulita eskura daiteke.