Public Domain Mark

Creative Commons has updated its Master Terms of Service and Master Privacy Policy, effective November 7, 2017. Before continuing on our websites or using our services, please review.
Egile-eskubide ezagunen mende ez dauden lanak etiketatzeko tresna bat erabiltzen ari zara. Creative Commonsek ez du tresna hau gomendatzen egile-eskubideen legeek lanak jurisdikzio batean edo gehiagotan mugatzen badituzte. Zure lana egile-eskubideen murrizketetatik askatu nahi baldin baduzu, erabili CC0 domeinu publikoaren lagapena.

Domeinu Publikoaren Ikurra erabiltzen baduzu, lanak egile-eskubide ezagunen mende ez daudela markatu dezakezu, eta estatus hori argi eta garbi adierazi. Ondo aplikatzen denean, Domeinu Publikoaren Ikurrak lana erraz aurkitzen uzten du, eta informazio erabilgarria ematen du lanaren inguruan.

Domeinu Publikoaren Ikurra munduan zehar egile-eskubideen murrizketen mende ez dauden lan zaharrekin erabiltzeko pentsatu da, edo eskubideen jabeak, horiek iraungi aurretik, mundu-mailako domeinu publikoan jarri dituen lanekin. Ezin dira lanak markatu jurisdikzio batzuetan domeinu publikoan badaude eta beste batzuetan egile-eskubideek murrizten badituzte. Gaur egun, Creative Commonsek ez du Domeinu Publikoaren Ikurra gomendatzen jurisdikzioaren arabera egile-eskubide estatus desberdina duten lanetan. Hala ere, lan horiek markatzeko eta etiketatzeko bideak garatzen ari gara. Identifikatu duzun lan batean Domeinu Publikoaren Ikurra erabili behar duzun ziur ez badakizu, zure lege-aholkulariarekin kontsultatu beharko zenuke.

Mesedez, kontuan hartu hau ez dela erregistratzeko prozesu bat eta Creative Commonsek ez duela gordetzen zuk ematen duzun informazioa. Tresna honek metadatu txertatuak dituen HTML kodea sortzeko prozesuan zehar gidatzen zaitu, egile-eskubide ezagunen mende ez dagoen lan gisa identifikatu duzun lana markatzeko. Lana ez da Domeinu Publikoaren Ikurrarekin lotuko hala markatuta argitaratzen duzun arte.

Gehiago ikasi hasi »