
Creative Commons lizentzia-laburpena
Copyright-Only Dedication*
(Estatu Batuetako legean oinarritua)
edo Domeinu Publikoaren Egiaztagiria
Creative Commonsek tresna legal hau kendu du, eta ez du gomendatzen lanetara aplikatzea.
Lana dokumentu honekin lotu duen pertsonak ("Lagatzailea" edo "Egiaztatzailea") honen bidez (a) egiaztatzen du, berak dakienez, lana argitaratu den herrialdeko domeinu publikoan dagoela identifikatutako autoretza-lana, edo (b) honen bidez, behean identifikatutako autoretza-lanean ("Lana") lagatzaileak dituen egile-eskubide guztiak lagatzen dizkio domeinu publikoari. Egiaztatzaileak, gainera, loturiko lanean izan dezakeen egile-eskubideen edozein interes lagatzen du, eta xede horretarako, "lagatzaile" gisa deskribatzen da behean.
Egiaztatzaileak neurri egokiak hartu ditu lanaren egile-eskubideen estatusa egiaztatzeko. Egiaztatzaileak onartu egiten du fede oneko bere ahaleginek ez dutela erantzukizunetik nahitaez salbuetsiko, egiaztatutako lana ez badago domeinu publikoan.
Lagatzaileak lagapen hau egiten du publiko orokorraren onurarako eta lagatzailearen oinordekoen eta ondorengoen kalterako. Lagatzaileak lagapen hau egiten du lanaren egile-eskubideen legearen mende –eskuratutako eskubideak edo kontingenteak– dauden nahiz etorkizunean egongo diren eskubide guztien behin betiko ukapenaren ekintza ireki gisa. Lagatzaileak ulertzen du eskubide guztiak ukatzen direnean, lanaren egile-eskubideak betearazteko (auzi bidez edo bestela) eskubide guztiak ukatzen direla.
Lagatzaileak onartu egiten du lana, domeinu publikoan jarri ondoren, edozeinek erreproduzitu, banatu, transmititu, erabili, aldatu, horretan oinarrituz sortu edo beste modu batean ustiatu ahal izango duela askatasunez, edozein xedetarako, merkataritzari loturikoa edo ez, eta edozein modutan, oraindik asmatu edo kontzebitu ez diren metodoekin ere.