CC0

Creative Commons has updated its Master Terms of Service and Master Privacy Policy, effective November 7, 2017. Before continuing on our websites or using our services, please review.
Zure lana mundu osoan zehar egile-eskubideen murrizketetatik askatzeko tresna bat erabiltzen ari zara. Zure lanak zenbait jurisdikziotan egile-eskubiderik ez duen arren, tresna hau erabili dezakezu edonon egile-eskubiderik ez duela bermatu nahi baduzu. Museoen eta liburutegien kasua izan daiteke hori, domeinu publikoko lan bat erreproduzitzen dutenean eta publikoari argi eta garbi jakinarazi nahi diotenean kopia digitalean ez dela inolako egile-eskubiderik aldarrikatzen. Creative Commonsek ez du tresna hau aholkatzen mundu-mailako domeinu publikoan dauden lanentzako. Kasu horretan, mesedez, erabili Domeinu Publikoaren Ikurra.

CC0 erabiliz gero, mundu osoko jurisdikzioetan egon daitezkeen egile-eskubide guztiak edo horiei lotutako eskubideak edo ingurukoak uka ditzakezu, besteak beste, zure eskubide moralak (ahal den neurrian), publizitate- edo pribatutasun-eskubideak, lehia desleialaren aurka babesten zaituzten eskubideak, datu-baseen gaineko eskubideak eta datuen erauzketa, hedapena eta berrerabilpena babesteko eskubideak.

Izan kontuan ezin dituzula ukatu zure jabetzakoak ez diren lanen eskubideak, jabearen baimenik izan ezean. Hirugarrenen eskubideak ez urratzeko, zure lege-aholkulariarekin kontsultatu beharko zenuke, lana banatzeko behar dituzun eskubide guztiak dituzun ez badakizu.

Mesedez, kontuan hartu hau ez dela erregistratzeko prozesu bat eta Creative Commonsek ez duela gordetzen zuk sartzen duzun informazioa. Tresna honek metadatu txertatuak dituen HTML kodea sortzeko prozesuan zehar gidatzen zaitu, zure lana CC0ren mende eskuragarri dagoela markatzeko. Zure lana ez da CC0rekin lotuko edo CC0ren mende eskuragarri egongo hala markatuta argitaratzen duzun arte.

Gehiago ikasi   hasi »