Version 4.0 • See the
errata page for any corrections and
the date of change
About the license and Creative Commons
Creative Commons Corporation («Creative Commons») ez da
abokatu-bulego bat, eta ez du zerbitzu juridikorik edo aholkularitza
juridikorik eskaintzen. Creative Commons lizentzia publikoa
banatzeagatik ez da abokatu-bezero harremanik edo bestelakorik
sortzen. Creative Commons-ek «bere horretan» jartzen ditu
eskuragarri bere lizentziak eta horiekin erlazionatutako
informazioa. Creative Commons-ek ez du bermerik eskaintzen bere
lizentziei, lizentzia horiekin emandako edozein materiali edo
horiekin erlazionatutako informazioari dagokienez. Creative
Commons-ek, ahal den neurrian, ez du erantzukizunik hartzen horiek
erabiltzetik sor daitezkeen kalteen gainean.
Creative Commons lizentzia publikoek baldintza-sorta estandar bat
eskaintzen dute sortzaileek eta bestelako eskubideen jabeek erabili
ahal izan ditzaten gizartearekin partekatzeko, bai jatorrizko
egile-lanak, bai egile-eskubideei edo lizentzia publikoan zehazten
diren beste eskubide batzuei lotutako materialak. Ondorengo
kontsiderazioak informazio moduan ematen dira; ez dira exhaustiboak,
eta ez dira gure lizentzien zati.
Publikoari materiala erabiltzeko baimena emateko pentsatuta daude
gure lizentzia publikoak, horretarako ahalmena dutenek jendeari
baimena eman diezaioten bestela egile-eskubideei eta beste eskubide
batzuei lotuta egongo litzatekeen materiala erabili ahal izateko.
Gure lizentziak errebokaezinak dira. Lizentzia eman aurretik,
lizentzia-emaileek arretaz irakurri eta ulertu behar dituzte
aukeratu duten lizentziaren baldintzak. Era berean, behar diren
eskubide guztiak bermatu behar dituzte gure lizentziak erabili
aurretik, publikoak materiala aurreikusi bezala berrerabili ahal
izan dezan. Argi eta garbi markatu behar dute lizentziaren barruan
sartzen ez den materiala. Besteak beste, CC lizentziadun bestelako
materiala, edo egile-eskubideen salbuespen edo mugekin erabilitako
materiala.
Lizentzia-emaileentzako kontsiderazio gehiago.
Gure lizentzia publiko bat erabiltzen duenean, lizentzia-emaileak
publikoari baimena ematen dio material lizentziatua erabil dezan
zehaztutako baldintzetan. Lizentzia-emailearen baimena beharrezkoa
ez bada, edozein arrazoi dela medio -adibidez, egile-eskubideen
salbuespen edo mugaren bat aplikatzen delako-, erabilera hori ez da
lizentziaren arabera erregulatuko. Gure lizentziek egile-eskubideei,
edo lizentzia-emaileak eman ditzakeen beste eskubide batzuei,
lotutako baimenak soilik ematen dituzte. Material lizentziatuaren
erabilera beste arrazoi batzuk direla medio muga daiteke, besteak
beste, beste pertsona batzuek materialaren gaineko egile-eskubideak
edo beste eskubide batzuk dituztelako. Lizentzia-emaileek eskaera
bereziak egin ditzakete, adibidez, aldaketa guztiak adierazteko edo
deskribatzeko eskaera. Gure lizentziek horretara behartzen ez duten
arren, eskaera horiek errespetatzea gomendatzen dizugu, zentzuzkoa
den neurrian.
Publikoarentzako kontsiderazio gehiago.
Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa
Eskubide Lizentziatuak (behean definituak) erabiltzen badituzu,
Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0
Nazioarteko Lizentzia Publiko honen («Lizentzia Publiko») baldintzei
loturik zaudela onartzen eta baiesten duzu. Lizentzia Publiko hau
kontratu gisa interpretatuko den neurrian, Zuk baldintza hauek
onartu behar dituzu Eskubide Lizentziatuak eskuratzeko, eta
Lizentzia-emaileak eskubide horiek emango dizkizu, Material
Lizentziatua baldintza hauetan erabilgarri jartzetik lortzen dituen
onurak kontuan izanda.
1. Atala – Definizioak.
-
Egokitutako Materiala
da Egile-eskubideen eta Antzeko Eskubideen menpe dagoen materiala,
Material Lizentziatutik eratorria, edo hartan oinarritua, Material
Lizentziatua itzuliz, moldatuz, berrantolatuz, eraldatuz edo
bestela aldatuz, Lizentzia-emailearen Egile-eskubideen eta Antzeko
Eskubideen araberako baimena behar duen beste edozein modutan.
Lizentzia Publiko honi dagokionez, Material Lizentziatua
musika-lanak, emanaldiak edo soinu-grabazioak direnean,
Egokitutako Materiala sortzen da beti Material Lizentziatua
mugimenduzko irudiekin denboraren arabera sinkronizatzen den
bakoitzean.
-
Egokitzailearen Lizentzia
da Zuk Egokitutako Materialari egin dizkiozun ekarpenen gainean
dituzun Egile-eskubideei eta Antzeko Eskubideei aplikatzen diezun
lizentzia, Lizentzia Publiko honen baldintzen arabera.
-
BY-NC-SA Lizentzia Bateragarria
da
creativecommons.org/compatiblelicenses
orrian zerrendatzen den lizentzia bat, Creative Commons-ek
Lizentzia Publiko honen baliokidetzat jotzen duena funtsean.
-
Egile-eskubideak eta Antzeko Eskubideak
dira Egile-eskubideak eta/edo horiekin lotura estua duten antzeko
beste eskubide batzuk, barne hartuz, mugarik gabe, emanaldiak,
difusioa, soinu-grabazioak, eta Datu-baseen Sui Generis
Eskubideak, eskubide horiek nola etiketatzen edo sailkatzen diren
kontuan hartu gabe. Lizentzia Publiko honen ondorioetarako,
2(b)(1)-(2) Atalean zehaztutako eskubideak ez
dira Egile-eskubide eta Antzeko Eskubidetzat jotzen.
-
Teknologia Neurri Eraginkorrak
dira, WIPO Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundearen 1996ko
abenduaren 20ko Egile-eskubideen Itunaren 11. artikuluan
ezarritakoaren arabera, edo horren antzeko nazioarteko itunen
arabera, saihestu behar ez diren neurri teknologikoak, baimen
egokirik egon ezean.
-
Salbuespenak eta Mugak
dira Material Lizentziatua zuzen eta egoki erabiltzea eta
tratatzea, eta/edo material hori erabiltzeko Zuri ezartzen zaizun
Egile-eskubideen eta Antzeko Eskubideen beste edozein salbuespen
edo muga.
-
Lizentzia Elementuak
dira Creative Commons Lizentzia Publiko baten izenean
zerrendatutako lizentzia-atributuak. Lizentzia Publiko honen
Lizentzia Elementuak hauek dira: Aitortu, EzKomertziala, eta
PartekatuBerdin.
-
Material Lizentziatua
da Lizentzia-emaileak Lizentzia Publiko hau eman dion artelan edo
literatura-lan, datu-base edo bestelako material oro.
-
Eskubide Lizentziatuak
dira Lizentzia Publiko honen baldintzetan Zuri aitortzen zaizkizun
eskubideak, zeinak mugatzen baitira Material Lizentziatuarekin
egiten duzun erabilerari aplikatzen zaizkion –eta
Lizentzia-emaileak eman ditzakeen– Egile-eskubide eta Antzeko
Eskubideetara.
-
Lizentzia-emailea
da Lizentzia Publiko honen arabera eskubideak ematen dituen
norbanakoa edo erakundea.
-
EzKomertziala
izateak esan nahi du xede nagusia ez dela onura komertzialak edo
diru-konpentsazioa lortzea. Lizentzia Publiko honen
ondorioetarako, erabilera EzKomertzialtzat jotzen da Material
Lizentziatua trukatzea Egile-eskubideei eta Antzeko Eskubideei
lotutako beste material batekin, fitxategi digitalak partekatuz
edo antzeko bitartekoren baten bidez, betiere trukearen ondorioz
ez bada inolako diru-konpentsaziorik ordaintzen.
-
Partekatzea da
publikoari materiala eskaintzea Eskubide Lizentziatuen baimena
behar duen edozein bitarteko edo prozesuren bidez (hala nola
erreproduzitzea, erakustaldi publikoak egitea, emankizun publikoak
egitea, banatzea, hedatzea, komunikatzea edo inportatzea) eta
materiala publikoarentzat eskuragarri jartzea, bakoitzak nahi duen
lekutik eta nahi duen unean eskuratu ahal izan dezan.
-
Datu-baseen Sui Generis Eskubideak
dira egile-eskubideen barnean sartzen ez direnak, Europako
Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1996ko martxoaren 11ko 96/9/EE
Zuzentarauan, datu-baseen babes juridikoari buruzkoan, edo
ondorengo zuzenketetan, arautzen direnak, eta, halaber, funtsean
horien baliokideak diren munduko edozein lekutako eskubideak.
-
Zu esaten denean,
edo Zuri erreferentzia egiten zaizunean, Lizentzia Publiko honekin
emandako Eskubide Lizentziatuak baliatzen dituen pertsona edo
erakundea esan nahi da.
2. Atala – Aplikazio-eremua.
-
Lizentzia ematea.
-
Lizentzia Publiko honetan adierazten diren baldintzen arabera,
Lizentzia-emaileak, honen bidez, mundu-mailako eta royalty-rik
gabeko lizentzia ez azpilizentziagarri, ez esklusibo eta
errebokaezina ematen dizu Zuri, Material Lizentziatuko
Eskubide Lizentziatuak erabil ditzazun:
-
Material Lizentziatua erreproduzitzeko eta Partekatzeko,
osorik edo zati bat, helburu EzKomertzialetarako soilik;
eta
-
Egokitutako Materiala produzitzeko, erreproduzitzeko eta
Partekatzeko helburu EzKomertzialetarako soilik.
-
Salbuespenak eta Mugak. Zalantzarik gelditu
ez dadin, Zure erabilerari Salbuespenak eta Mugak aplikatzen
zaizkionean, Lizentzia Publiko hau ez da aplikagarria izango,
eta ez dituzu bertako baldintzak bete beharko.
-
Iraupena. Lizentzia Publiko honen iraupena
6(a) Atalean zehazten da.
-
Euskarriak eta formatuak: aldaketa teknikoak egiteko
baimena. Lizentzia-emaileak baimena ematen dizu Eskubide
Lizentziatuak erabiltzeko euskarri eta formatu guztietan,
orain ezagutzen direnetan zein etorkizunean sortuko direnetan,
eta horretarako beharrezkoak diren aldaketa teknikoak
burutzeko. Lizentzia-emaileak baieztatzen eta berresten du ez
duela eskubide edo autoritaterik erabiliko Zuri eragozteko edo
debekatzeko Eskubide Lizentziatuak erabiltzeko behar diren
aldaketa teknikoak egitea, Teknologia Neurri Eraginkorrak
saihesteko aldaketa teknikoak barne. Lizentzia Publiko honen
ondorioetarako, 2(a)(4) Atal honek
baimendutako aldaketak egiteagatik soilik ez da Egokitutako
Materialik sortzen.
-
Ondorengo hartzaileak.
-
Lizentzia-emailearen eskaintza – Material
Lizentziatua. Material Lizentziatuaren hartzaile orok
Lizentzia-emailearen eskaintza bat jasoko du automatikoki
Eskubide Lizentziatuak erabiltzeko Lizentzia Publiko honen
baldintzetan.
-
Lizentzia-emailearen eskaintza gehigarria – Egokitutako
Materiala. Zure Egokitutako Materialaren hartzaile orok
Lizentzia-emailearen eskaintza bat jasoko du automatikoki
Egokitutako Materialean Eskubide Lizentziatuak
erabiltzeko, Zuk aplikatutako Egokitzailearen Lizentzian
zehaztutako baldintzen arabera.
-
Murrizketarik ez ondorengo hartzaileentzat. Ezin duzu baldintza gehigarri edo desberdinik eskaini
edo inposatu Material Lizentziatuaren gainean, eta ezin
diozu Teknologia Neurri Eraginkorrik aplikatu, baldin eta
modu horretan Eskubide Lizentziatuen erabilera mugatzen
bazaio Material Lizentziatuaren edozein hartzaileri.
-
Onespenik ez.
Lizentzia Publiko honek ez du baimenik ematen baieztatzeko edo
ondorioztatzeko Zuk edo Material Lizentziatuekin egiten duzun
erabilerak lotura duzuenik Lizentzia-emailearekin edo
3(a)(1)(A)(i) Atalaren arabera aitorpena
jaso behar duen beste edonorekin, edo horien onespena, babesa
edo sostengua duzuenik, edo sustatzen zaituztetenik edo
estatus ofiziala ematen dizuetenik, eta ez litzateke hala
interpretatu behar.
-
Beste eskubide batzuk.
-
Eskubide moralik, hala nola obraren osotasunaren eskubidea, ez
da ematen Lizentzia Publiko honetan, ezta irudi-eskubiderik,
pribatutasun-eskubiderik edo antzeko nortasun-eskubiderik ere.
Hala ere, posible den neurrian, Lizentzia-emaileak baieztatzen
eta berresten du ez duela halako eskubiderik baliatuko
Eskubide Lizentziatuak erabil ahal izateko behar duzun
neurrian, baina ez bestela.
-
Lizentzia Publiko honek ez du ematen patente- eta
marka-eskubiderik.
-
Posible den neurrian, Lizentzia-emaileak uko egiten dio
Eskubide Lizentziatuak erabiltzearen truke Zuri royalty-ak
kobratzeko edozein eskubideri, dela zuzenean edo zeharka
kudeaketa kolektiboko sozietate baten bidez, borondatezko edo
uko egin dakiokeen edozein legezko edo nahitaezko
lizentzia-sistematan. Beste kasu guztietan, Lizentzia-emaileak
espresuki beretzat gordetzen du royalty horiek kobratzeko
edozein eskubide, baita Material Lizentziatua helburu
EzKomertzialetarako erabiltzen ez denean ere.
3. Atala – Lizentziaren baldintzak.
Eskubide Lizentziatuak erabiltzen dituzunean, ondorengo baldintzak
bete behar dituzu.
-
Aitorpena.
-
Material Lizentziatua Partekatzen baduzu (baita aldaketak
egin dizkiozunean ere), baldintza hauek bete behar dituzu:
-
datu hauek mantendu, baldin eta Lizentzia-emaileak
Material Lizentziatuarekin batera eman baditu:
-
Material Lizentziatuaren egilearen edo egileen
identifikazioa eta aitorpena jaso behar duen beste
edozein pertsonarena, Lizentzia-emaileak eskatutako
zentzuzko edozein modutan (baita izenorde edo
pseudonimo bidez ere, halakorik ematen bada);
- egile-eskubideei buruzko oharra;
-
Lizentzia Publiko honen inguruko oharra;
- bermerik ezari buruzko oharra;
-
Material Lizentziatuaren URIa edo hiperesteka,
zentzuzkoa eta egingarria den neurrian;
-
Material Lizentziatua aldatu duzun adierazi eta aurreko
aldaketen inguruko oharra mantendu; eta
-
Material Lizentziatua Lizentzia Publiko honen menpe
dagoela adierazi, eta Lizentzia Publiko honen testua edo
testuaren URIa edo hiperesteka gehitu.
-
Aurreko 3(a)(1) Ataleko baldintzak bete
ditzakezu zentzuzkoa den edozein modutan, Material
Lizentziatua Partekatzeko erabili dituzun euskarriak,
bitartekoak eta testuingurua kontuan hartuta. Adibidez,
baldintzak betetzeko zentzuzkoa litzateke behar den informazio
guztia jasotzen duen URI edo hiperesteka bat ematea.
-
Lizentzia-emaileak hala eskatzen badu,
3(a)(1)(A) Atalean jasotzen den edozein
informazio ezabatu behar duzu, zentzuzkoa eta egingarria den
neurrian.
-
PartekatuBerdin.
3(a)Ataleko baldintzez gain, Zuk zeuk
Egokitutako Materiala Partekatzen baduzu, ondorengo baldintzak
bete behar dituzu.
-
Aplikatzen duzun Egokitzailearen Lizentziak Creative Commons
izan behar du, Lizentzia Elementu berdinekin, bertsio hau edo
berriagoa, edo BY-NC-SA Lizentzia Bateragarri bat.
-
Zuk aplikatzen duzun Egokitzailearen Lizentziaren testua edo
testuaren URIa edo hiperesteka gehitu behar duzu. Baldintza
hau bete dezakezu zentzuzkoa den edozein modutan, Egokitutako
Materiala Partekatzeko erabili dituzun euskarriak, bitartekoak
eta testuingurua kontuan hartuta.
-
Ezin duzu baldintza gehigarri edo desberdinik inposatu
Egokitutako Materialaren gainean, eta ezin diozu Teknologia
Neurri Eraginkorrik aplikatu, baldin eta horrekin Zuk
aplikatzen duzun Egokitzailearen Lizentziak aitortzen dituen
eskubideen erabilera mugatzen bada.
4. Atala – Datu-baseen Sui Generis Eskubideak.
Eskubide Lizentziatuen barnean Datu-baseen Sui Generis Eskubideak
sartzen badira, Material Lizentziatuekin egiten duzun erabilerari
aplikatzen zaizkionak:
-
zalantzarik gelditu ez dadin, 2(a)(1) Atalak
eskubidea aitortzen dizu datu-basearen eduki guztiak edo edukien
zati handi bat erauzteko, berrerabiltzeko, erreproduzitzeko eta
Partekatzeko, helburu EzKomertzialetarako soilik;
-
datu-basearen eduki guztiak edo edukien zati handi bat gehitzen
badizkiozu Zuk Sui Generis Eskubideak dituzun datu-base bati, Zuk
Sui Generis Datu-base Eskubideak dituzun datu-base hori
Egokitutako Materiala izango da (baina ez, ordea, eduki
indibidualak), baita 3(b) Atalean ezarritakoari
dagokionez ere; eta
-
datu-basearen eduki guztiak edo edukien zati handi bat
Partekatzeko, 3(a) Ataleko baldintzak bete
behar dituzu.
Zalantzarik gelditu ez dadin, 4 Atal honek osatu
egiten ditu, eta ez ditu ordezten, Lizentzia Publiko honek ezartzen
dizkizun obligazioak Eskubide Lizentziatuek barne hartzen badituzte
beste Egile-eskubide eta Antzeko Eskubide batzuk.
5. Atala – Berme-ukatzea eta erantzukizun-mugatzea.
-
Lizentzia-emaileak besterik agindu ezean, eta posible den
neurrian, Lizentzia-emaileak Material Lizentziatua bere horretan
eta eskuragarri dagoen moduan eskaintzen du, eta ez du inolako
bermerik eskaintzen Material Lizentziatuari dagokionez, ez
berariazkorik, ez inpliziturik, ez legezkorik, ez besterik. Hor
sartzen dira, mugarik gabe, berme hauek: titulua,
komertzializagarritasuna, xede jakin baterako egokitasuna,
araurik ez-urratzea, akats latente edo bestelakorik ez izatea,
doitasuna, edo erroreak izatea edo ez izatea, ezagunak edo
hautemangarriak izan edo ez. Berme-ukatzeak, erabat edo neurri
batean, debekatuta dauden kasuetan, ez zaizu ukatze hau
aplikatuko.
-
Posible den neurrian, Lizentzia-emaileari ezingo diozu
erantzukizunik eskatu inolako oinarri juridiko (zabarkeria
barne, besteak beste) edo bestelakotan funtsatuta, Lizentzia
Publiko honen edo Material Lizentziatuaren erabileraren ondorioz
sor litezkeen galera, kostu, gastu edo kalte zuzen, berezi,
zeharkako, ezusteko, ondoriozko, zigorrezko eta ereduzkoengatik,
ezta Lizentzia-emaileari halako galerak, kostuak, gastuak eta
kalteak sor litezkeela ohartarazi bazaio ere.
Erantzukizun-mugatzea, erabat edo neurri batean, debekatuta
dagoen kasuetan, ez zaizu muga hau aplikatuko.
-
Goian zehaztutako berme-ukatzea eta erantzukizun-mugatzea
interpretatu behar dira, ahal den neurrian, era guztietako
erantzukizunak erabat ukatzera gehien hurbiltzen den moduan.
6. Atala – Iraupena eta azkentzea.
-
Lizentzia Publiko hau aplikatuko da hemen lizentziatzen diren
Egile-eskubideek eta Antzeko Eskubideek irauten duten bitartean.
Hala ere, Lizentzia Publiko honen baldintzak betetzen ez badituzu,
Lizentzia Publiko honek aitortzen dizkizun eskubideak automatikoki
azkenduko dira.
-
Material Lizentziatua erabiltzeko duzun eskubidea azkenduz gero
6(a), Atalaren arabera, kasu hauetan lehengoratuko da:
-
automatikoki, urraketa zuzentzen den egunean bertan, baldin
eta urraketaz ohartu eta 30 egun baino lehenago zuzentzen
baduzu; edo
-
Lizentzia-emaileak eskubidea espresuki lehengoratzen badu.
Zalantzarik gelditu ez dadin, 6(b) Atal honek
ez die eragiten Lizentzia-emaileak, Lizentzia Publikoa urratzen
baduzu, konponbidea eskatzeko izan ditzakeen eskubideei.
-
Zalantzarik gelditu ez dadin, Lizentzia-emaileak Material
Lizentziatua beste baldintza batzuetan ere eskain dezake, edo
Material Lizentziatua banatzeari utz diezaioke edozein unetan;
hala ere, hori egingo balu ere, ez da azkendutzat emango Lizentzia
Publiko hau.
-
1, 5, 6,
7 eta 8 Atalek indarrean
jarraituko dute Lizentzia Publiko hau azkendutzat eman ondoren.
7. Atala – Beste baldintza batzuk.
-
Lizentzia-emaileak ez du inolako loturarik Zuk ezarritako
baldintza osagarri edo desberdinekin, espresuki adostu ezean.
-
Material Lizentziatuaren inguruan egiten diren eta hemen aipatzen
ez diren akordio, adostasun edo hitzarmenak independenteak dira
eta ez dute loturarik Lizentzia Publiko honen baldintzekin.
8. Atala – Interpretazioa.
-
Zalantzarik gelditu ez dadin, Lizentzia Publiko honek ez du
murrizten, mugatzen, urritzen edo baldintzatzen Material
Lizentziatua erabili ahal izatea legeak Lizentzia Publiko honen
baimenik gabe ere onartzen duen edozein erabileratan, eta ez da
horrela interpretatu behar.
-
Posible den neurrian, Lizentzia Publiko honen edozein xedapen
aplikaezintzat joz gero, automatikoki aldatu beharko litzateke,
ahalik eta gutxien ukituta, aplikagarria izan dadin. Xedapena
aldatu ezin bada, Lizentzia Publiko honetatik kendu egin beharko
litzateke, gainerako baldintzen aplikagarritasunari eragin gabe.
-
Lizentzia Publiko honen baldintzarik ez da baztertuko, eta
ez-betetzerik ez da onartuko, Lizentzia-emaileak espresuki
adostasuna eman ezean.
-
Lizentzia Publiko honek ez du mugatzen edo ukatzen
Lizentzia-emaileak edo Zuk duzuen pribilegiorik edo immunitaterik,
edozein jurisdikzio edo autoritateren aurreko lege-prozesuetakoak
barne, eta ez litzateke hala interpretatu behar.
About Creative Commons
Creative Commons ez da bere lizentzia publikoen alderdietako bat.
Hala ere, Creative Commons-ek erabaki dezake bere Lizentzia
Publikoetako bat aplikatzea berak argitaratutako materialari eta,
kasu horretan, «Lizentzia-emaile» izango da. Creative Commons
lizentzia publikoen testua jabari publikorako jarri da
CC0 Jabari Publikoaren Eskaintzaren arabera. Ez baldin bada, bakar-bakarrik, materiala Creative Commons
lizentzia publikoarekin partekatzen dela edo Creative Commons-ek
creativecommons.org/policies webgunean
argitaratutako politiketan onartutako beste edozein modutan
partekatzen dela adierazteko, Creative Commons-ek ez du baimenik
ematen «Creative Commons» marka erabiltzeko edo Creative Commons-en
bestelako marka edo logotiporik erabiltzeko, aldez aurreko idatzizko
baimenik gabe, barne hartuz, besteak beste, bere lizentzia
publikoetan -edo material lizentziatua erabiltzeko bestelako edozein
akordio, adostasun edo hitzarmenetan- baimenik gabeko aldaketak
egiteko. Zalantzarik gelditu ez dadin, paragrafo hau ez da lizentzia
publikoaren barnean sartzen.
Creative Commons-ekin harremanetan jar daiteke
creativecommons.org webgunean.
Creative Commons is the nonprofit behind the open licenses and other
legal tools that allow creators to share their work. Our legal tools
are free to use.