Joan edukira

PDM 1.0 Deed

Domeinu Publikoaren Ikurra 1.0 Unibertsala

Egile-eskubiderik ez

  1. Lan honek egile-eskubideen legearen murrizketa ezagunik ez duela identifikatu da, horri lotutako eskubideak edo ingurukoak barne.


    Lana kopiatu, aldatu, banatu eta interpretatu dezakezu, merkataritza-xedeetarako ere, eta baimenik eskatu gabe. Ikusi Bestelako Informazioa behean.

Bestelako informazioa

  1. Lana egile-eskubide ezagunen mende egon daiteke jurisdikzioren batean.
  2. Pertsonek beste eskubide batzuk izan ditzakete lanean edo lanari loturik, adibidez, patente- edo marka-eskubideak. Beste batzuek, halaber, lanarekin egiten den erabilerari buruzko eskubideak izan ditzakete, besteak beste, publizitate- edo pribatutasun-eskubideak .
  3. Jurisdikzio batzuetan, egilearen eskubide-moralek egile-eskubideen indarralditik haratago iraun dezakete. Eskubide horien barne egon daiteke egile gisa identifikatua izateko eskubidea eta mespretxuzko trataeren aurka egiteko eskubidea.
  4. Ez bada bestela adierazten, lana identifikatu duen pertsonak ez du inolako bermerik ematen lanaren inguruan, eta lanaren erabilera guztietarako ardura ukatzen du, lege aplikagarriak uzten duen neurririk zabalenean.
  5. Lana erabiltzean edo aipatzean, ez duzu egilearen edo lana identifikatu duen pertsonaren onespenik adierazi behar.

Creative Commons is the nonprofit behind the open licenses and other legal tools that allow creators to share their work. Our legal tools are free to use.