Creative Commons lizentzia-laburpena

cc pd CC0 1.0 Unibertsala (CC0 1.0)
Domeinu Publikoaren Lagapena

Oharra

Commons Deed ez da lege-tresna bat. CC0 Kode Legala ulertzeko erreferentzia erabilgarria baino ez da; horren termino nagusi batzuen azalpena da, gizakientzat irakurgarria. Horren azpian dagoen CC0 Kode Legalaren interfaze erabilerraza dela pentsa daiteke. Laburpen honek, berez, ez du balio legalik, eta horren edukiak ez dira CC0n agertzen.

Creative Commons ez da abokatu-bulego bat, eta ez du lege-zerbitzurik ematen. Commons Deed banatzen, erakusten edo horren esteka erabiltzen denean ez da abokatu-bezero harremanik sortzen.

Creative Commonsek ez du CC0 hau erabili duen ezein lanen egile-eskubideen egoera egiaztatu. CCk ez du bermerik ematen inolako lanen edo horren egile-eskubideen estatusaren inguruan ezein jurisdikziotan, eta edozein lanen erabilera guztietatik eratorritako erantzukizuna ukatzen du.

Egile-eskubiderik ez

  • Lan bat laburpen honi lotu dion pertsonak lana domeinu publikoari laga dio, eta egile-eskubideen legearen arabera, lanaren gainean zituen eskubide guztiei uko egin die, horiei lotutako eskubideei edo ingurukoei barne, mundu osoan, legeak baimentzen duen neurrian.

    Lana kopiatu, aldatu, banatu eta interpretatu dezakezu, merkataritza-xedeetarako ere, baimenik eskatu gabe. Ikusi Bestelako Informazioa, behean.


Bestelako informazioa

  • Edozein pertsonaren patente- edo marka-eskubideak ez daude inolaz ere CC0ren eraginpean, ezta beste pertsona batzuek lanean edo lana erabiltzeko moduan izan ditzaketen eskubideak ere, besteak beste, publizitate-eskubideak eta pribatutasun-eskubideak.
  • Ez bada espresuki bestela adierazten, lana laburpen honekin lotu duen pertsonak ez du inolako bermerik ematen lanaren inguruan, eta lanaren erabilera guztietatik eratorritako erantzukizuna ukatzen du, lege aplikagarriak uzten duen neurrian.
  • Lana erabiltzean edo aipatzean, ez duzu egilearen edo aitorlearen onespenik adierazi behar.
Beste eskubideak

Egile-eskubideen murrizketen mende ez dagoen lanaren erabilera beste era batera erregulatu edo mugatu daiteke. Lana edo horren erabilera honako hauetara loturik egon daiteke: datu pertsonalak babesteko legeak, pertsonei beren ahotsa, irudia edo antzekotasuna nola erabiltzen den kontrolatzen uzten dieten publizitate-, irudi- edo pribatutasun-eskubideak edo lege aplikagarriaren mendeko beste murrizketa edo muga batzuk.

Gehiago ikasi.

Onespena

Jurisdikzio batzuetan legez kontrakoa izan daiteke aditzera ematea egileek, argitaratzaileek edo beste edonork lanarekin egiten duzun erabilera onesten duela.

Gehiago ikasi.

Aipamena

Lan hau modu errazean aipatzeko, eman zaizun HTML kodea zure webgunean kopiatu eta itsatsi.

Gehiago ikasi

Nor da aitorlea?

Lanaren eskubideak CC0 erabiliz mundu osoan laga dituen pertsona da aitorlea, legeak uzten duen neurrian. Lanaren jatorrizko egilea izan daiteke, edo lanaren egile-eskubide batzuk edo horiei lotutako eskubideak edo ingurukoak dituen beste pertsona bat.