Lizentziei buruz

Creative Commons has updated its Master Terms of Service and Master Privacy Policy, effective November 7, 2017. Before continuing on our websites or using our services, please review.

Zer egiten dute gure lizentziek?

Creative Commons egile-eskubideen lizentziak eta tresnak oreka bat lortzen saiatzen dira, egile-eskubideen legeriak sortzen duen "eskubide guztiak babestuta" ohikoaren barnean. Gure tresnak aukera bat dira, egile norbanakoentzat bezala enpresa handientzat edo erakundeentzat, bide erraz eta arautu baten bitartez sorkuntza lanen gaineko eskubideak emateko. Gure tresnen eta erabiltzaileen konbinazioak jabari publiko digital zabal bat sortzen du, eduki multzo handi bat, kopiatu, banatu, editatu, nahasi edo eraldatu daitekeena, egile-eskubideen mugen barruan.

Lizentzien diseinua eta oinarria

Creative Commons lizentzia guztiek oinarri bera dute. Baimen bakoitzak laguntzen dio sortzaileari —gure tresnak erabiltzen badituzte, lizentzia-emaile ere deitzen diegu— egile-eskubideak gordetzen, aldi berean besteoi baimena emanez, bere lana kopiatu, banatu edota nolabait erabiltzeko —gutxienik dirua irabazteko asmorik gabe. Creative Commons lizentzia guztiek ziurtatzen diote lizentzia-emaileari bere lanaren aitortza izango duela. Creative Commons lizentzia guztiek munduan barrena dute balioa, egile-eskubideak baliozkoak diren bezainbatean baitira baliozko (hartan oinarritzen baitira). Ezaugarri horiek dira lizentzien zutarri; horien gainean, lizentzia-emaile bakoitzak hautatu dezake baimen gehigarriak ematea, bere lana nola erabilia izango den erabakiz.

Creative Commons lizentzia-emaileak hainbat galdera sinpleri erantzun behar die lizentzia hautatzean — lehenik, merkataritza-xedeetarako erabiltzea baimendu nahi duen ala ez, eta bigarrenik, lan eratorriak baimendu nahi dituen ala ez. Lizentzia-emaileak lan eratorriak baimentzea erabakitzen badu, lana erabiliko duen edonork — lizentziadun deitzen diegu — lan berri hori lizentziaren baldintza berberen arabera eskuragarri jarri behar duela erabaki dezake. "PartekatuBerdin" deitzen diogu ideia horri, eta mekanismo horren bidez (hori hautatuz gero), jabari publiko digitala handitu egiten da denborarekin. PartekatuBerdin baimena GNUren Lizentzia Publiko Orokorrean oinarritzen da, eta kode irekiko software-proiektu libre askotan erabiltzen da azken hori.

Gure lizentziek ez dute eraginik egile-eskubideek bestela babesten dituzten sormen-lanen erabiltzaileei legeak aitortzen dizkien askatasunetan (adibidez, fair dealing edo egile-eskubideen legearen bestelako salbuespen eta mugak). Creative Commons lizentzien arabera, lizentziadunek baimena lortu behar dute legeak lizentzia-emaile bakar batentzat gordetzen duen eta lizentziak berariaz baimentzen ez duen lanarekin edozer egiteko. Lizentziadunak lizentzia-emailea aitortu beharko du, egile-eskubideen oharrak jaso beharko ditu lanaren kopia guztietan, eta lizentziaren esteka jarri beharko du lanaren kopietan. Lizentziadunek ezin dute neurri teknologikorik erabili beste batzuk lanera sar daitezela mugatzeko.

Probatu gure Lizentzia Hautagailu sinplea.

Hiru lizentzia "geruza"

Makinentzat irakurgarria

Gizakientzat irakurgarria

Baina sortzaile, hezitzaile eta zientzialari gehienak legelariak ez direnez, jende normalak irakur dezakeen formatuan ere jarri ditugu eskuragarri — Commons Deed delakoan ("gizakientzat irakurgarria" den lizentzia-bertsio gisa ere ezagutzen da). Lizentzia-emaile eta lizentziadunentzat erreferentzia erabilgarria da Commons Deed hori, baldintza garrantzitsuenak laburbiltzen eta azaltzen baititu. Commons Deedaren azpian dagoen Kode Legalaren interfaze erabilerraza dela pentsa daiteke, baina laburpena, berez, ez da lizentzia bat, eta horren edukiak ez dira Kode Legalaren zati.

Lizentziaren diseinuaren azken geruzak onartu egiten du softwareak (bilatzaileak, bulegoko produktibitatea, musika-edizioa, etab.) funtzio oso garrantzitsua betetzen duela lanen sorreran, kopian, aurkikuntzan eta banaketan. Interneten lanak Creative Commons lizentzien mende noiz dauden jakin dadin, "makinentzat irakurgarria" den lizentzia-bertsioa eskaintzen dugu — askatasun eta betebehar garrantzitsuen laburpena, software-sistemek, bilatzaileek eta beste teknologia mota batzuek ulertzeko moduko formatuan idatzia. Hori erdiesteko, softwareak uler ditzakeen lizentziak deskribatzeko modu estandarra garatu dugu, CC Rights Expression Language (CC REL) deiturikoa.

Eduki irekiak bilatzea da gure proposamenak eskaintzen duen funtzio garrantzitsuetako bat. Google erabili dezakezu Creative Commons edukiak bilatzeko, Flickren argazkiak begiratzeko, Jamendon albumak ikusteko edota, oro har, bitartekoak spinxpressen. Wikimedia Commons, Wikipediaren multimedia-biltegia, gure lizentzien erabiltzaile garrantzitsuenetako bat da, halaber.

Lizentzien hiru geruza horiek, oro har, ziurtatzen dute eskubideen espektroa ez dela kontzeptu legal bat soilik. Lanen sortzaileek, lanen erabiltzaileek baita Webak ere uler dezakeen zerbait da.

Lizentziak

Aitortu
CC BY

This license lets others distribute, remix, adapt, and build upon your work, even commercially, as long as they credit you for the original creation. This is the most accommodating of licenses offered. Recommended for maximum dissemination and use of licensed materials.

Ikusi lizentziaren laburpena | Ikusi Kode Legala

Aitortu-PartekatuBerdin
CC BY-SA

This license lets others remix, adapt, and build upon your work even for commercial purposes, as long as they credit you and license their new creations under the identical terms. This license is often compared to “copyleft” free and open source software licenses. All new works based on yours will carry the same license, so any derivatives will also allow commercial use. This is the license used by Wikipedia, and is recommended for materials that would benefit from incorporating content from Wikipedia and similarly licensed projects.

Ikusi lizentziaren laburpena | Ikusi Kode Legala

Aitortu-LanEratorririkGabe
CC BY-ND

This license lets others reuse the work for any purpose, including commercially; however, it cannot be shared with others in adapted form, and credit must be provided to you.

Ikusi lizentziaren laburpena | Ikusi Kode Legala

Aitortu-EzKomertziala
CC BY-NC

This license lets others remix, adapt, and build upon your work non-commercially, and although their new works must also acknowledge you and be non-commercial, they don’t have to license their derivative works on the same terms.

Ikusi lizentziaren laburpena | Ikusi Kode Legala

Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin
CC BY-NC-SA

This license lets others remix, adapt, and build upon your work non-commercially, as long as they credit you and license their new creations under the identical terms.

Ikusi lizentziaren laburpena | Ikusi Kode Legala

Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe
CC BY-NC-ND

Lizentzia hau gure sei lizentzia nagusietatik murriztaileena da; izan ere, zure lanak jaisten eta besteekin partekatzen soilik uzten die gainerakoei, egile gisa aitortzen zaituzten bitartean, baina ezin dute lanetan inolako aldaketarik egin edo ezin dituzte horiek merkataritza-helburuekin erabili.

Ikusi lizentziaren laburpena | Ikusi Kode Legala

Domeinu publikoaren "eskubide guztiak aitortzen dira" espazioan funtzionatzen duten tresnak ere eskaintzen ditugu. Gure CC0 tresnak eskubide guztiei uko egiten eta lan bat domeinu publikoaren mende jartzen uzten die lizentzia-emaileei, eta gure Domeinu Publikoaren Ikurrak edozein web-erabiltzaileri uzten dio lan bat domeinu publikoaren mende dagoela "markatzen".